Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Saidek eta Eiderrek ezkutuko harremana izaten jarraituko dute

Erredakzioa

Jagobak Maddi jazartzen jarraituko du, eta Saidek eta Eiderrek bien arteko ezkutuko harremana izaten jarraituko dute.

0:58

Nekanek Jonen gela miatuko du, eta xiringak eta pistola bat aurkituko ditu bertan. Komisarian, Jonek tiroketan egon zela onartuko du, baina Ibon tirokatu izana ukatuko du. Gainera, arma trafikoan infiltratuta dagoela onartuko du, baina bere helburua talde hori desegitea dela azalduko du. Jonek Jagoba Lekueri buruz hitz egingo du Ertzaintzarekin, taldearen buruetako bat dela uste baitu, eta ikerketan beraiekin kolaboratzeko prest agertuko da Ibon. Nekanek zalantzan jarriko du Jonek kontatutakoa egia den.

Garbiñeren eta Aimarren arteko elkarrizketa bat publiko egingo da, eta horri esker argi geratuko da Garbiñek Aimar estaltzen zuela. Horren oihartzuna ikusita, Garbiñek antsietate atake bat izango du, eta ospitalera eramango dute.

Testamendua benetakoa dela jakin ostean, Kandidok Asunen eta Sabinoren baserria erreklamatuko du. Hala ere, Abel ez da horren alde agertuko.

Jagobak Maddiri jazartzen jarraituko du, eta Saidek eta Eiderrek bien arteko ezkutuko harremana izaten jarraituko dute.

'Goenkale', astelehen eta astearteetan, ETB-1en, 22:20ean.