Goenkale
Estreinaldia telebistan
'Goenkale: Kondesaren erretratua' antzezlana, gaur gauean, ETB1en
Erredakzioa
Gure telesail arrakatsatsueneko hainbat pertsonaia protagonista dituen lana 22:00etan emango dugu.
'Goenkale: Kondesaren erretratua' telebistan izango dugu ikusgai estreinakoz. Euskal Herriko hainbat herritako antzokitan harrera bikaina izan duen antzezlana ETB1en izango dugu ikusgai datorren astelehenean, 22:00etan, ETB1en.
Jokin Oregiren zuzendaritzapean, 'Goenkale'ko hainbat aktorek hartzen dute parte antzezlan honetan: Xabier Perurenak (Ibon), Ylenia Bagliettok (Eider), Felix Arkarazok (Andoni), Maria Cruickshankek (Itxaso), Yannick Vergarak (Rakel) eta Carlos Nguemak (Nelson).
Asteburua nekazal-etxe batera pasatzera joango dira protagonistak eta balio handiko erretratu bat desagertuko da. Hor hasiko da antzezlan honetako istorioa. 'Goenkale'ri arrakasta eman dioten elementuei (intriga, maitasun istorioak), barrea eragingo duen komedia gaineratu diete. Ikusleen gozamenerako atondutako egitasmoa da, eta sorpresa bat edo beste ere egongo da; esaterako, 'Goenkale'ren hastapenetako pertsonaien gainean orain arte ezkutuan izan den daturen bat ezagutzeko aukera izango da.