Goenkale
22:15ean
Ebakuntza arriskutsuak, 'Goenkale'ren gaurko atalean
Ibonen ebakuntza ongi joango da, eta, gainera, Estherrek ere onartu egingo du Mireiaren gibelaren zati bat jasotzea.
Ebakuntza arriskutsuak izango dira 'Goenkale'ren atal berrian. Batetik, Ibon sartuko da kirofanoan, eta, bestetik, Esther eta mireia. Gaur, 22:15ean, ETB1en.
Ebakuntzaren ostean, Ibonek hanketako sentsibilitatea berreskuratuko du.
Bestalde, Maddik Saidek haren aita salatu duela jakitean, harremana apurtuko du.
Gontzal armen auzian nahasita dagoela erakusten duten probak badaude ere, Nekanek hura aske uzteko agindua jasoko du. Kalera joan orduko, Said mehatxatuko du, eta Arraldera ez itzultzea gomendatuko dio.
Kandidok ezin du jasan Aliziaren desleialtasuna, eta eztabaida sutsua izango du emaztearekin. Horren ondorioz, etxetik joatea erabakiko du.
Amaren jarreraz nazkatuta, Sabinok etxetik botako du. Aurrerago, ordea, Garbiñek eta Asunek bakeak egingo dituzte, baina bake horrek ez du luzaro iraungo, baserria galdu dutela jakingo baitute.
Estherrek, azkenean, ahizparengandik gibel zati bat jasotzea onartuko du, eta ebakuntza arriskutsu hori egingo diete. Julianek Garbiñeri pilulen bila etxera joatea eskatuko dio, denbora dexente igaro beharko baitu erietxean. Baina etxera sartzean, hutsik ez dagoela ohartuko da.