Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Manterolatarren gezurrak, airean, gaurko 'Goenkale'n

eitb.com

Erredakzioa

Bere gurasoak iruzurgileak izan direla jakingo du Garik, eta Nikanor bere aita ez zela, Aitzak. Ez ezazu hurrengo atala galdu. Hitzordua, gaur, ETB1en.

0:57

Gari, Aitza eta Barbararen arteko harremana izango da gaurko atalaren protagonista, 'Goenkale'n (22:15ean).

Barbararen adindun senarraren heriotzaren ostean (Nikanorren diruarekin geratzea zen ezkontza horren helburu bakarra), ezkutuko sekretuak agerian geratuko dira Manterolatarren etxean. Bere gurasoak iruzurgileak izan direla jakingo du Garik, eta Nikanor bere aita ez zela, Aitzak. Hori guztia gutxi balitz bezala, euren gurasoak ezkonduta ez daudela egiaztatuko dute; Barbarak, gainera, ez du oraingoz ezkontzeko asmorik.

Gontzalen aurka zeukan liskarra galdutzat emango du Nekanek: aurkeztutako frogak balio gabe geratu dira. Indargabe sentituko da, eta Kandidori kontatuko dio. Honek, bestalde, erabakia hartu du: ez du Julian salatuko aitaren heriotzagatik.

Hor ez da Kandidok hartuko duen erabaki bakarra. Naiari , German eta Inesekin batera,Afrikara joateko baimena emango dio, eta Alicia konbentzituko du, berak ere baimena eman diezaion.

Itxasok eta Ibonek ezustekoa jasoko dute: Babes ofizialeko pisuarekin geratzeko aukera emango die Manexek, baina ez dute kreditua emango dien bankurik aurkituko. Etxea galduko dutela pentsatzearekin asko sufrituko du Itxasok; finantziazio bide bat bilatu beharko dute hori gerta ez dadin.

Ez galdu 'Goenkale' telesail arrakastatsua, astelehenetan bakarrik, 22:15ean hasita, ETB1en.