Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Bilboko inauterietan

Karmele Larrinaga, 'Goenkale'ko Axun, aurtengo Zarambolas izango da

A.A.

EiTB

'Goenkale'ko aktore bilbotarra aukeratu dute aurten Bilboko inauterietan Zarambolas pertsonaia patxadatsua hezurmamitzeko. Farolin, berriz, Jon Uriartek gorpuztuko du.

  • Karmele Larrinaga

    Karmele Larrinaga, 'Goenkale'ko Axun

Karmele Larrinaga aktorea, 'Goenkale'ko Axun, izango da aurten Bilboko Inauterietako Zarambolas pertsonaia. Farolinen papera, aldiz, Jon Uriarte kazetariak egingo du.

1984an asmatu zituzten Bilboko Konpartsetako kide batzuek Farolin eta Zarambolas pertsonaiak. Pertsonaia hauek bilbotar peto-petoak dira. Farolin 'farol' hitzetik dator, eta bilbotarren ustezko handinahi horren sinboloa da. Zarambolas, aldiz, bilbotar patxadatsua omen dan, ongi bizitzea gustuko duena.

Lehendabiziko Farolin eta Zarambolas Javier Clemente eta Don Celes izan ziren hurrenez hurren. Harrezkero, bizkaitar ezagun askok bete dituzte bi lagun horien paperak: Loli Astoreka, Klaudio Landa, Gurutze Beitia, Maribel Salas...

Aurten, 'Goenkale'ko Axun, Karmele Larrinaga, ikusiko dugu Bilboko inauterietako ekitaldietan. ETB1eko pertsonaia erretxin eta marmartia alde batera utziko du, festako perrexila izateko.