Goenkale
Aurrerapena
Aitza lesbiana dela jakingo du Garik, gaur, 'Goenkale'n
Mireiak Fundazioaren kargu egin nahi duela ikusi ahal izango dugu kapitulu honetan, baina erabaki honek Kepa asko kezkatzen du, oraindik ez baitu bere garaian hartu zuen dirua itzuli.
Bogan sartu den lapurrak Alicia mehatxatu du aizto batekin. Mitxel bertan agertu izanak ezbeharra eragotzi du, baina lapurrak ihes egitea lortu du. Hau ikusita, Aliciak tabernan segurtasun neurriak hartzea erabaki du.
Garik pertsona helduaren bizimodua eramatea onartu nahi du, eta erabaki hori hartuz gero izango dituen ondorioak ikusarazi nahi dizkio Kepak. Gainera, Aitza lesbiana dela jakingo du Garik 'tupper sex' saioa hasi baino lehenago.
Mireiak Fundazioaren kargu egin nahiko du, eta horrek, Kepa oso urduri jarriko du, oraindik ez baitu bere garaian hartu zuen dirua itzuli.
Egoitz hilda aurkitu zuten pabilioiaren berri eman eta deia egin zion pertsonaren helbidea lortu du Nekanek. Tokira iristean, pertsona hori Egoitz hil zuena dela konturatzen da. Nekanek honen berri ematen dio Kandidori, eta ohikoa ez den arren, Kandidok sinetsi egiten du Nekanek esandakoa. Ondoren, Kandido eta Mitxel helbide horretara joango dira Nekanek kontatutakoa egiaztatzeko.
Ez galdu 'Goenkale'ko atal berriak, astelehen eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en. Gainera, "Goenkale" zuzenean ikus dezakezue internet bidez.