Goenkale
22:15ean, ETB1en
Mireia eta Oliverren harremana korapiltzen hasiko da, gaur,'Goenkale'n
'Ero-haizea Arralden' izeneko atal honetan, Kaietek Juleni egia esatearekin mehatxatu egingo du Erika. Gainera, Nekanek Egoitzen hiltzailea aurkitzeko ahaleginak egiten jarraituko du.
ETB1ek gaur gauean eskainiko duen 'Goenkale'ren atal berrian ('Ero-haizea Arralden'), Kaietek ez du Erika bakean utziko. Dirua eman ezean, Juleni bere ama Erika dela esango dio. Juleni egia esateko gomendatuko dio Esterrek Erikari, baina hau ez da egia esatera ausartzen.
Nekane, ordea, ez da egiaren beldur. Egoitzen hiltzailea nor den deskubritzeko esfortzuak berarekin amaitzen ari dira, baina horrek ez du Nekane geldiarazten. Kandidoren dudak eta Mitxelen hitz iraingarriek ezta ere. Egoitz hilik agertu zen etxera itzuliko da Nekane, baina oraingoan adineko andre bat aterako zaio atera. Andrea komisaldegira joango da Nekane salatzeko.
Sabino ere ez da besoak gurutzatuta geratuko. Asierren hitzekin nazkatuta dago, eta behingoz zer edo zer egitea erabakiko du. Asun oso harro sentituko da honengatik.
Mireiaren eta Oliverren arteko harremanean, ordea, sentimendu gurutzatuak azalduko dira. Biak jai baten daudela, Mireia euren arteko harremanaz lotsatzen dala sentituko du Oliverrek. Mireiak ideia hau burutik kentzeko eskatuko dio, baina bikotea 'hoztu' egingo da.
Ez galdu 'Goenkale'ko atal berriak, astelehen eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en. Gainera, "Goenkale" zuzenean ikus dezakezue internet bidez.