Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Gaur, 22:15ean

Kandido bere emazte ohiak Mitxelekin duen harremanaz ohartuko da

'Goenkale' saileko gaurko kapituluan, Barbarak pazientzia galduko du. Alde batetik, Gari etxetik joan da, eta bestetik, bere senarraren argazki batzuk aterako dira Miraiarekin.

Mitxel gauez Bogara sartu zen, baina lapurretengatik atxilotu zuten pertsonari errua botatzea lortuko du. Hurrengo helburua, Alicia berarekin bizitzen joatea izango da. Kandikok, bestalde, bere emazte ohiak komisarioarekin duen harremanaren berri izango du.

Kandidok Kaieten neska-lagunarekin hitz egingo du biolazioaren epaiketan Estherren alde deklaratu dezan. Estherrek lur jota jarraitzen du, eta ez da gai Kandidorekin harreman sexualak edukitzeko. Honek, presarik ez duela esango dio.

Barbarak pazientzia galduko du. Batetik, Garik etxetik alde egin du, eta bestetik, bere senarra Mireiarekin batera azaltzen den argazki batzuk ikusiko ditu. Honek, bere usteak konfirmatzen ditu, baina Kepak, Mireiarekin duen harremana soilik profesionala dela esango dio. Barbara zalantza askorekin geratuko da.

Bestalde, Mireiak fundazioko presidentzia uztea eskatuko dio Kepari, izan ere, kargua bateraezina da alkate karguarekin, eta berak hartuko luke fundazioaren presidentzia. Kepak denbora gehiago behar du, oraindik ez baitu hartu zuen dirua itzuli.

'Goenkale'ren atal berriak, astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en eta zuzenean, eitb.com-en bidez.