Goenkale
22:15ean
Ina Juaristi aktorea, 'Goenkale'ko aurpegi berria
A.H.
EITB
Aitorren papera egingo du, Arraldeko komisaldegira Ibon ordezkatzera datorren ertzainarena.
-
Ina Juaristi aktorea. Argazkia: EITB
Ina Juaristi aktorea 'Goenkale' telesailean ikusiko dugu aste honetatik aurrera. Aitor izango da, Arraldeko komisariara Ibon (Xabier Perurena) ordezkatzera datorren ertzaina. Izan ere, Ibonek Bruselan, Interpoleko koordinazio bulegoetan, lan egiteko eskaintza jaso baitu.
Aitor mutil irekia, oldarkorra eta probokatzailea da. Itxasoren bizitzan eragin berezia izango du, gainera. Bien arteko harremana ez da oso ondo hasiko, Itxasok Ertzaintzan sartzeko probak egin zituenean, orduko tribunaleko kide zen Aitorrek gizena zegoela esan baitzion.
'Goenkale' astelehen eta astearte gauetan dago ikusgai ETB1en, 22:15ean.