Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Gaur, 22:15ean

Mitxelek ume bat izatea proposatuko dio Aliciari

Gaur gaueko 'Goenkale' kapitulua ezustekoz beteta dator. Carla Mireaiaren etxean azalduko da, eta, Erika bere sexu operazioa atzeratzea planteatzen hasi da.

Carla Mireiaren etxean azalduko da behingoz. Julianen neska-lagun berria baketsu azalduko da, baina Mireiak ez dizkio gauzak erraz jarriko. Bestalde, Aliciak ere ezusteko galanta hartuko du: Mitxelek ume bat izatea proposatuko dio.

Julenek, ordea, albiste txar bat emango dio Erikari. Abokatu bat kontratatu du etxetik joan nahi duelako. Erika sexu operazioa atzeratzea planteatzen hasi da, nahiz eta badakien denbora asko pasa daitekeela horrelako beste aukera bat izateko. Baina bere semea guztiaren gainetik dago, eta ez dago Julen berriz galtzeko prest.

Bestalde, Coralina oso urduri eta bakarrik sentitzen da, eta, ondorioz, abortatu egin nahi du. Julenek badaki haurdinaldia oso aurreratuta dagoela, eta jarraian Luperengana jotzen du.

Aitzak eta Dorletak aurrera eramaten dute Barbaren aurkako iruzurra, baina Barbara oso argia da, eta konturatu egiten da. Jada ezin dute dirua iruzurraren bitartez lortu eta Aitzak lapurtu egiten du. Dorleta eta Aitza autoan ihes egiten saiatzen dira, baina presaren eraginez istripua izango dute.

Ez ezazu galdu 'Goenkale', astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en.