Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Kimioterapia sesioekin hasiko da Hodei 'Goenkale'n

EiTB

Etxegarai familiak une latzak biziko ditu eta Arantzak sendamin botikako patentea salduko du.

Etxegarai familiak bizi duen une latzaz gain, Arantza eta Jagobak ezin dute bien artean dagoen distantzia ezkutatu. Tartean, Hodei kimioterapia sesioekin hasiko da eta familia hezur-muin transplante baterako frogetan pentsatzen hasiko da.

Anabasa honetan, Arantzak sendamin botikako patentea salduko du, espero zuena baino diru gutxiago eskuratuz. Inguratzen duten arazo guztien ondorioz, Arantzak amore emango du, momentu batez bada ere, bere mina senarrarekin konpartituz.

Baina Arraldeko bizitzak aurrera darrai. Paola kasualitatez jabetuko da Kevin eta Lukasek duten apustuaz eta Kevinengatik dituen sentimenduak aprobetxatuz, harri batez bi kolpe egingo ditu.

Kandidok,  Barbarak Santa Polako iruzurrean izan zuen kidea Kepa dela deskubritzen du. Hori dela eta, Dorleta konbentzitzen saiatuko da, Manterolatarren kontrako testigantza eman dezan.

Gaur gauean, 22:15ean, "Goenkale", ETB1en eta eitb.eus-en.