Goenkale
Aurrerapena
Manterolatarren etxea miatuko du Kandikok ezkutuan gaurko 'Goenkale'n
Gaur gaueko atalean, gainera, eztabaidek toki handia izango dute. Amaliak eta Arantzak antzinako kontuak aurpegiratuko dizkiote batak besteari, eta Asunek eta Sabinok ere liskar ederra izango dute.
'Goenkale' telesailean, gaurko atalean, Amalia eta Arantzaren arteko eztabaida izango da, sendaminen patentea dela eta. Zenbait kontu aurpegiratuko dizkiote elkarri, eta, azkenean, Amaliak ordaindu behar izan zuen arren, antzinako sekretu baten erantzule izatea egotziko dio Arantzari. Zer gertatu zen?
Nahiz eta bien arteko liskarra izan, Hodeiren ebakuntza ordaintzea erabakiko du Amaliak, baina tartean zeozer gertatuko da...
Amaliaren eta Arantzaren arteko eztabaida ez da bakarra izango. Asunek eta Sabinok ere hitz gogorrak izango dituzte, eta eztabaidaren erdian, berotuta, antzu geratzearen arrazoia zein izan zen kontatuko dio Sabini. Aitormen honek Asunen eta Sabinoren arteko hurbiltzea ekarriko du.
Sabinok, bestalde, beste gatazka bati egin beharko dio aurre: Manterolatarren etxean miaketa klandestinoa egiteko sartzen uztea eskatuko dio Kandidok. Baina, zeren bila dabil Kandido?
Trikuren inguruko berriak iritsiko zaizkio Aliziari, eta beldur izango da berriz ere. Hala ere, Markorengandik geroz eta hurbilago egongo da eta babestuago sentituko da.
Ez ezazu 'Goenkale' galdu, astelehen eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.