Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Sabinek aita hil zutela onartuko dio Luperi 'Goenkale'n

EiTB

Etxegaraitarren etxean egoerak gainezka egingo du. Honez gain, Ertzaintzak Lupe deklaratzera deituko du, zaborretara botatako dolarrak direla eta.

Gaurko atalean, egoerak gainezka egingo du 'Goenkale'ko Etxegaraitarren etxean. Arantzak ezingo dio egoerari eutsi, eta honakoa planteatuko dio Jagobari: Amaliaren dirua kobratu ahal izateko, amaren heriotza aurreratzea. Hasieran, proposamenak izutu egingo du Jagoba, baina semea galtzeko aukerak ere ikaratuko du. Ausartuko ote da Amaliaren heriotza aurreratzen?

Ertzaintzak Lupe deklaratzera deituko du, zaborretara botatako poltsan 140.000 dolar eta bere hatz-markak aurkitu dituztelako. Lupek aurrekari penalak dituela aitortuko dio Sabini, eta, honek beste sekretu batekin erantzungo dio: Axunek Sabinen aita hil zuen bere burua defendatzeko, eta maletan zeuden dolarrak hildako aitarenak dira.

Kandidok iruzurraren arduraduna bilatzeko esparrua gero eta txikiagoa dela ikusiko du eta bere burua konplize gisa agertzeko beldur izango da.

Alizia nazkatuta dago Markoren gehiegizko arretaz. Ez du Marko maite, baina ez da ausartzen ezer esaten, bakardadeak asko izutzen baitu.

Azkenean, Kevinek eta Paolak Bogako gela batean bakar-bakarrik elkartzeko aukera izango dute.

Hau guztia, gaurko atalean, 22:15etik aurrera, ETB1en.