Itxi

Goenkale

Goenkale

2015/02/06

14:55

Goenkale

Azken atalaren grabazioa

"Nire urtebetetzeko oparirik onena, 'Goenkale' grabatzera etortzea"

Garazi Urdanpilleta

ETB1eko telesail mitikoaren azken ataleko irudi batzuk grabatu berri dituzte MIramongo estudioetan, eta zale ugariren parte-hartzea izan dute. Hunkituta topatu ditugu jarraitzaileak.

1:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

21 denboraldiren ostean, hauxe izango du azkena  'Goenkale' telesailak. Egunotan ari dira grabatzen azken ataleko irudiak Donostian, Miramongo estudioetan, eta zaleen parte-hartzea eskatu dute eszena batzuk osatzeko.

Jarraitzaile asko bildu da 'Goenkale'ko platoan, manifestazio bateko partaide izateko. Urte amaieran izango da ikusgai azken atala, baina dagoeneko grabatu dituzte kapitulu horretako irudi gehienak. Abendura bitartean ez dugu argituko zer dela eta izan diren horrelako mobilizazioak Arralden, baina jende andana bildu nahi izan dute protestaldi bat egiteko, eta zaleen laguntza izan dute horretarako.

Hunkituta topatu ditugu jarraitzaileak. Euren telesail kuttunaren amaierak tristezia eragin badie ere, ilusio handia egin die azken atalean parte hartzeak. Adin askotako jendea etorri da Donostiara, eguraldi kaxkarrari aurre eginez. Hasiera-hasieratik jarraitu dituzte baztuek arraldetarren gorabeherak; beste zenbait, ordea, zale berriagoak dira. Hala ere, guztiak dira 'Goenkale' zale amorratuak.

Urtebetetzea ospatzeko, 'Goenkale'ra!

Baten bati malkoek ihes egin diote bi hamarkada hauetan ETB1ko telesail ezaguna ikusten emandako uneak gogoratzean. Urtebetetzea ospatzera etorri denik ere topatu dugu: "Nire semeak sorpresa eman dit". Aitortu digunez, hauxe izan du bere eguna ospatzeko modurik onena. Are gehiago, kapitulu hau grabatzera etortzeko eskolara kale egin duenik ere izan da bildutakoen artean.

Telesailaren produkzioko lankide batek platoak erakutsi dizkie jarraitzaile guztiei, eta euren pertsonaia gustukoenak non bizi diren ikusi ahal izan dute, Bogan argazkiak atera, Ertzain-etxeko Nekaneren aulkian eseri… Ederki ibili dira aurrera eta atzera, eta, gehienek aipatu dutenez, oso txikia iruditu zaie guztia: "Telebistan handiagoa dirudi", esan dute.

Bisitaldi gidatuaren ostean, Bogaren kanpoko dekoratura eraman dituzte, eta entsegu pare bat ikusi ahal izan dute, eurek aktore taldearekin batera jarri aurretik. Elurra mara-mara ari zuen, baina ederki eutsi diote hotzari, eta ezin hobeto jarraitu dituzte aktore-zuzendariaren, artezlearen eta 'Goenkale' egiten duten gainerako profesionalen aginduak.

Esan bezala, urte amaiera arte ezingo dituzte euren buruak telebistan ikusi, baina oroitzapen ederra izango dute: euren telesail maitearen azken ataleko partaide izan dira.

aide izan dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;