Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

'Goenkale'ren aurrerapena

Jagoba al zen Amagoiak izan behar zuen haurraren aita?

EITB

EITB

'Goenkale'ren aurreko atalean, Amagoiak viagrarekin trafikatzen zuela aitortu zuen Julianek, eta haren hilketaren inguruko ikerketak norabide berria hartuko du, Etxegaraitarrak jomugan jarriz.

1:06

Amagoiaren auzian datu berriak agertu dira; izan ere, Amagoiak viagrarekin trafikatzen zuela deklaratu zuen Julianek 'Goenkale'ko aurreko atalean. Jagobak eta Arantxak honen inguruan zer zekiten eta horretan nahasita al zeuden ikertu beharko dute orain Nekanek eta Kandidok.

Ikerketak, beraz, Etxegaraitarrak jarriko ditu jomugan berriz ere, eta bide berriak ikertzen hasiko dira; besteak beste, Amagoiaren eta Jagobaren artean harremanik egon ote zen argitzeko. Hori dela eta, DNA probak egin beharko ditu Jagobak, Amagoiak izan behar zuen haurraren aita zela baztertzeko.

Izaskunek honen berri jasoko du, eta txarto hartuko du hasieran, baina Jagobarekiko sentimenduak sendotu egingo direla konturatuko da. Honen aurrean, Jagobak eta Izaskunek elkarrekin igaroko dute gaua, baina senarrak maitalea duela jakingo du Arantxak.

Bestalde, Asun ospitalera joango da Lupe bisitatzera. Elkarrekin hitz egin ostean, adiskidetu egingo dira eta Lupe Asunen etxera itzuliko da.

Pascalen eta Landerren arteko harremanak okerrera egingo du. Balira itzuli nahi du Landerrek, baina Pascalek ez dio utziko eta Arralden geratzera behartuko du. Landerrek, gainera, Julianen txakolindegian lan egiteko proposamena onartuko du, aldez aurretik aitari ezer esan gabe.

Gaur gauean, 22:25ean, ez ezazue 'Goenkale'ren atala galdu, ETB1en eta, zuzenean, eitb.eus-en.

itb.eus-en.