Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Olaiak gobernatuko al du botika? Gaur, 'Goenkale'n

EITB.EUS

EITB

Gaurko atalean ikusiko dugunez, bere iraganarekin hausteko eta bizitza berri bati ekiteko asmo irmoa du Unaxek. Bestalde, Paskalen eta Landerren arteko harremana gero eta okerragoa da.

1:04

Gaur gauean, 'Goenkale'-ko hurrengo atalean, Arantza gero eta urduriago jarriko da; izan ere, Viagra legez kanpo saltzeagatik, Jagobak ezin izango du sei hilabetez botikari gisa aritu. Hori ikusita, Olaiak botikaren ardura eramatea proposatuko dio Jagobak, baina Arantzak ezezko biribila emango dio. Paskalek, ordea, aholku berbera emango du, botika irekitzeko modu bakarra hori dela ikusten baitu. Olaia onartuko al du Arantzak?

Nekanerekin hitz egingo du Unaxek. Aldatu dela eta egindakoaz damutzen dela esango dio; dena dela, Nekanek ez dio sinetsiko.

Paskalen eta Landerren arteko tirabirak etengabeak dira. Paskal minduta dago semeak Julianen alde egin duelako; hortaz, bien artean eztabaida izango da.

Bestalde, Joelle arduratuta dabil; izan ere, ez daki Julianekin duen harremana bere familiak nola hartuko duen.

Azkenik, Itxasok eta Fatimak urrun nahi dute Paola. Alabaina, italiarrak kontatuko dien istorioa barruraino iritsiko zaie, eta, azkenean, eurekin bizitzera joatea onartuko dute.

ong>