Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Nor da nor?

Leonor Al Wahid

Arraldeko aspaldiko laguna dugu Leonor. Boga taberna jaso zuen Jose Mari Lasaren eskutik, eta, joan-etorri askoren ondoren, tabernaz arduratzea erabaki du berriro.

  • 'Goenkale'ko Leonor (Ainhoa Aierbe)

    'Goenkale'ko Leonor (Ainhoa Aierbe)

'Goenkale'ko pertsonairik kuttunenetakoa dugu Ainhoa Aierbe aktoreak gorpuzten duen Leonor kubatarrarena. Jose Mari Lasak, Boga tabernako nagusiak, ekarri zuen Arraldera duela urte pila bat, eta harrezkero oso ezaguna da Arralden.

Joan-etorri ugari egin ditu Leok. Kuban denboraldi luzeak pasatu ditu, Arralden ere bai... Azkenaldian, berriz, Arraldera itzultzea erabaki du, eta Boga taberna mitikoaz arduratzea, berea baita. Gustura hartuko dute itzulera hori, batik bat, Itxasok, ilobak, eta Aliziak, Leonorrek Arralden duen lagunik onenak.

ik onenak.