X-unai_zamorano-X

X-unai_zamorano-X

Unai
Unai
Adina: 21 urte
Lekua:Lesaka
Unai Zamorano

Unai Zamorano Lesakatik dator, 21 urte ditu eta saltsa guztietako perrexila da. 'Xarmo' ezizenaz ezaguna da eta maitemintzeko prest dagoela aitortu du.

Txikitatik kirolari amorratua, Unaik futbolean jolasteari utzi behar izan zion lesio baten ondorioz. Gaur egun, esku pilotan aritzen da. Iker Irribarria da gustukoen duen pilotaria.

Obsesio bat duela onartzen du; arroza eta oilasko-bularkiak jatea, kirolarekin dieta hori jarraitzea egokia dela uste duelako. Beldur handia die parapentean ibiltzeari eta arrisku kirolei. Bere idoloa David Bustamante abeslaria da. Honen musika oso gustukoa du.