Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Talde arrosan

Oier eta Aitzol, arriskuan

I.A.

Kuadrila arrosako kideek bi lagun aukeratu dituzte taldea uzteko. Aitzol aukeratu dute lehenik, eta Oier ondoren, bi mutil bizaitarrak. Oier behin baino gehiagotan izan da kolokan.

"Gu Ta Gutarrak" saioko talde arrosak aukeraketa bikoitza izan du gaur: kuadrilla ikusten ez dituzten bi lagunen izenak eman behar zituzten. Leire ezin zuten aukeratu, jatorrenaren txapela berea baita. Aitzol aukeratu dute lehenik, eta Oier ondoren. Hona hemen bakoitzak emandako botoa.

Leire: Aitzol aukeratu du, berriena delako.

Enara: Aitzol.

Janire: Aitzolen izena eman du, besteak kaltetu nahi ez dituelako.

Aitzol: Enara.

Oier: Aitor hautatu du, ez duelako afaltzera gobidatzen.

Aitor: Oier. Aitzoli aukera bat eman nahi zion.

Egin ohi duten bezala, berriena arriskuan jartzea erabaki dute kuadrilla arrosako kideek. Aitzolek ulertzen du jarrera hori, normala baita gehien ezagutzen dituzten lagunak kaltetu nahi izatea.

Ezustean harrapatu ditu Julenek, kuadrillan ikusten ez duten bigarren lagun bat aukeratzeko eskatu dienean. Hemen bakoitzak esandakoak.

Leire: Aitor aukeratu du, ez zaiolako besterik gelditzen.

Oier: Enara.

Janire: Oierren izena esan du, asko kostata.

Enara: Oier hautatu du, Aitor eta bera salbatzeko.

Aitor: Oier.

Aitzol: Enara.

Oier izan da, beraz, talde arrosako bigarren aukeratua. Beraz, kuadrilan ikusten ez dituzten lagunak Aitzol eta Oier dira, taldeko bi mutil bizkaitarrak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista