Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Kolokan

Aitor arriskuan jarri dute bere taldeko kideek

I.A.

Ezustean, hirugarren lagun bat aukeratu behar izan dute arrosek saioa uzteko. Aitzol eta Oierrekin batera, Aitor ere arriskuan egotea erabaki dute.

Ezusteko handia eman die Julen Telleriak "Gu Ta Gutarrak"eko kuadrilla arrosako kideek: hirugarren lagun bat aukeratu behar zuten saioa uzteko. Aurretik Aitzol eta Oier zeuden arriskuan, eta berriz ere mutil bat hautatu dute talde arrosakoek saioa uzteko: Aitor. Leirek kuadrilako jatorrenaren txapela duenez, ezin dute aukeratu, eta Oier eta Aitzol ere ezin dituzte hautatu. Hona hemen bakoitzak emandako botoa.

Leire: Aitor.

Enara: Janire.

Aitzol: Enara.

Aitor: Janire.

Janire: Aitor.

Oier: Enara.

Berdinketa hirukoitza egon da: Aitor, Janire eta Enarak bina boto jaso dituzte. Leireri tokatu zaio berdinketa haustea, eta Aitor aukeratu du, neskak ukitu nahi ez dituelako.

Beraz, talde arrosan Aitor dago arriskuan Aitzol eta Oierrekin batera.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista