Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Kolokan

Aitzol arriskuan jarri dute talde urdineko kideek

I.A.

Aitzol ez dute kuadrilla urdinean ikusten. Aurretik Maite aukeratu zuten arriskuan bere taldekideek eta orain Lemoakoa hautatu dute.

"Gu Ta Gutarrak"eko talde urdinari beste lagun bat arriskuan jartzeko ordua iritsi zaio. Oier aukeratu zuten jatorrena, eta, beraz, ezin zuten bere izenik esan. Maite ez dute taldean ikusten, eta bera ere ezin dute aukeratu. Beraz, lau lagunen artean zegoen izendatua: Aitor, Enara, Olatz eta  Aitzol.

Aurrekoan bezala, arbelean idatzi behar zuten bakoitzak kudadrillan ikusten ez zuen lagunaren izena, eta Aitzol jarri dute arriskuan.

Hona hemen bakoitzak emandako izena.

Oier: Aitzol aukeratu du, besteekin konfidantza handiagoa duelako.

Aitor: Aitzolen izena eman du, ez zituelako arriskuan utzi nahi Enara eta Olatz.

Olatz: Aitzol. Izorratu egiten dio Aitzol aukeratzeak, baina ez ditu besteak ukitu nahi.

Enara: Aitzol. Aitorri eta Olatzi gertatzen zaien gauza bera gertatzen zaio.

Aitzol: Enara hautatu du.

Beraz, Maite eta Aitzol daude kuadrilla urdina uzteko arriskuan.