Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

'Gu ta gutarrak'

10 gutar berri, Aitor 'aholkularia', Anabel 'amatxo' eta sorpresa asko

ETB

ETB

Euskal Herriko bigarren kuadrilla jatorrena osatzeko 10 gutar berriekin batera Txurru eta Irantzu ere arituko dira. Baina zertarako itzuli dira 'Gu ta Gutarrak' saioara?

  • Txurru eta Irantzu gutar ohiak ere izango dira bigarren edizio honetan

    Txurru eta Irantzu gutar ohiak ere izango dira bigarren edizio honetan

'Gu ta Gutarrak' saioak denboraldi berri bati ekin dio, Euskal Herriko bigarren kuadrilla jatorrena osatzeko asmoarekin.

Aurreko gutarrak bezala, berriak ere Morgako aterpetxera joango dira hiru hilabetez asteburu pasa, elkarrekin bizitzera. Julen Telleriak 10 lehiakide berri hauek aurkeztu dizkigu bigarren edizioaren lehen saio honetan. Ezagutu nahi?

Eneko Egimendia (20 urte, Donostia)

Eneko futbol eta hockey entrenatzailea da. Janzkera surferoa baldin badauka ere, ez du surfik egiten. Neska bat ezagutzen ari da;  hala ere, 'Gu Ta Gutarrak'en ligatzeko aukera sortuz gero, aprobetxatu egingo lukeela dio.

Leire Zubizarreta (21 urte, Donostia)

"Ni poliamor (harreman asko aldi berean) ereduaren aldekoa naiz". Esaldi hori hartuta dator Leire donostiarra "Gu Ta Gutarrak" saiora. Gaur gaurkoz ez du bikoterik, beraz, programako norbait interesgarria iruditzen bazaio, hobeto ezagutzeko prest egongo litzakete. Festa-zalea omen da eta oso gustuko ditu dantzatzea eta abestea.

Maider Salaberria (20 urte, Goizueta)

Administrazio ikasketak egiten ari da Goizuetako gaztea. Musika, dantza eta eskupilota dira bere zaletasun nagusiak. Haserretu, berriz, jende alferrarekin eta parte hartze ezarekin haserretzen omen da.

Edurne Sueskun (21 urte, Usurbil)

'Soltera de oro' ezizenez du bere burua Edurnek. Motorra (Moto GPko lasterketak), futbola eta lagunekin egotea du gustuko Usurbilgo neska honek. Oso autentika eta naturala da. 'Gu Ta Gutarrak' saioaren lehen denboraldiaren jarraitzaile sutsua izan da eta esperientzia berri bat bizitzeko gogoz dator.

Jon Beitia (25 urte, Ondarroa)

Kirolzalea eta fisikoari garrantzia ematen dio pertsona da Jon. Bere burua zaintzea gustuko du eta gimnasiora joaten da. Ondarroan bere familiaren tabernan egiten du lan gaur egun. Horrez gainera, ez dela jeloskorra onartu digu.

Jon Urbieta (26 urte, Zumaia)

ETBko saioetan esperientzia handia duen mutila da Jon. 'Betizu', 'Kantuan', 'Goazen' eta 'Zuek hor eta gu hemen' saioetan ikusi ahal izan dugu. Telebistako reality saioen jarraitzaile sutsua omen da, eta reality honetan edozer gauza egiteko prest omen dago. Taldean saltsa jartzeko asmoa daukala onartzen du eta maitasuna aurkitzeko prest ere badago.

Nahiara Cerro (22 urte, Legorreta)

Enararen lehengusina da Nahiara, legorretarra bera bezala. Mutil-laguna dauka, baina programan norbait ezagutu ezkero, bihotza irekita izango duela esaten du. Batxata eta salsa eskolak jasotzera joaten da eta diskotekak gustatzen zaizkio.

Amaiur  Arana (19 urte, Hernialdekoa)

Animazio soziokulturala eta turistikoa ikasten ari da Hernialdeko gaztea. Telebistaren mundua asko gustatzen zaio eta, gainera, balio duela esaten omen dio jendeak. Oso neska sanoa, freskoa eta naturala da. Koadrilan berak betetzen omen du "pailazoaren" papera. Mutil-laguna badu, eta maitasuna bestentzat utziko duela esan digu.

Ager Muruaga (23 urte, Mungia)

Duela hiru urte ezkondu zen Ager bere senarrarekin eta, gaur egun, aita izatea du amets. Horretarako bidean dago orain. Bere ama Anabelekin oso harreman ona dauka, oso emakume animatua omen da.

Iñaki Lekuona (25 urte, Hernani)

Kirolari handia da Iñaki, gorputza asko zaintzen duen horietakoa. Zazpi urtez neska batekin ibili izan da, baina orain ez du bikoterik. Oso ligoia omen da eta azken aldian, gainera, 30 urtetik gorakoekin ligatzen omen du... Kotxe garestiak asko gustatzen zaizkio.

10 lehiakide hauekin batera, orain arte kuxkuxero lanetan ibilitako Amaia Puertasek eta Nakor Markezek jarraituko dute.

Hala ere, sorpresa ugari ere izan dira. Kuxkuxeroen alboan bi aulki libre izan dira gradetan, bi gonbidatu berezirentzat: lehena gutar ohi batentzat izan da, Aitorrentzat; bestea, Anabelentzat, Agerren ama. Bi hauek ez dira gutar izango, baina eginkizun bat izango dute: Aitorrek gutar berriei aholkuak emango dizkie; Anabel gutarren 'amatxo' izango da eta gutar berri guztien inguruan iritzia emango du.

Saioaren azken aldera 10 gutar berriekin arituko diren beste bi gutar ezagutu ditugu. Bata talde arrosan izango da eta bestea, urdinean;  bata neska, neste mutila. Txurru eta Irantzu izango dira bi gutar hauek. Baina ze helbururekin datoz? Zein izango euren lana?

Ez ezazu galdu 'Gu ta Gutarrak' saioa, astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, ETB1en.