Gu Ta Gutarrak
Maitasuna 'GTG'en
Zer dago Eneko eta Irantzuren artean?
EiTB
Bigarren edizio hasi berri den arren, gutarrek ez dute denborarik galdu eta Morgan izan diren lehen asteburuan lehen maitasun kontuak hasi dira.
'Gu Ta Gutarrak'en bigarren edizioa hasi berri dugun eta gutarren artean lehenengo maitasun kontuak hasi dira. Gutar batzuek gustuko norbait dutela aitortu duten arren, oraindik jolasa baino ez dela diote denek.
Txurru eta Edurne oso gustura ibili dira izotz-pistan. Edurnek begiak gutar bakar batentzat ditu; bere gutarburu den Txurrurentzat. Txurru eta Naomiren artekoa ofiziala den arren, badirudi kontuak alda daitezkeela. Biek esaten dutenaren arabera, lagunak baino ez dira. Txurruk Naomi bere bikotea dela esan du platoan, bien artekoa serio dela. Hala ere, Txurruk ez ditu oso ondo hartu Edurne eta bere artekoaren inguruko galderak, bere ustez, neskalaguna izateak ez luke eragin beharko jende berria ezagutu eta lagunak egiteko.
Baina hau ez da maitasun kontu bakarra, izan ere, Jon Urbietak Edurne gustuko duela jakin dugu. Usurbilgo neska konkistatzen saiatu den arren, Edurnek argi utzi du ez duela Jonekin ezer nahi. Zergatik ote?
Hau guztia gutxi balitz, Irantzuk Eneko gustuko duela aitortu du!! Oraingoz oso harreman ona dutela eta zorakeria baino ez dela orain arte egindakoa. Hala ere, platoan berriro ere musukatu dira. Irantzuk eman du lehen urratsa; orain, Enekoren txanda da.