Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

'GU TA GUTARRAK'

Urbieta, talde arrosan arriskuan jarri duten bigarren kidea

Talde arrosak Urbieta aukeratu du kuadrilla uzteko, Txurru, Maider, Beitia eta Edurneren botoekin; Iñakik eta Urbietak, berriz, Edurne izendatu dute.

4:01

Aurreko astean Maider aukeratu zuten kuadrilla arrosakoek saioa uzteko. Hala ere, beste kide bat ere jarri behar dute arriskuan. Txurru gutarren buru denez, arriskutik kanpo dago, eta baita Iñaki Lekuona, 'Leku', taldeko jatorrena, ere; beraz, erabakia Beitia, Edurne eta Urbietaren artean dago. Arrosek boto hauek eman dituzte:

Txurru: Urbieta

Iñaki: Edurne

Maider: Urbieta

Edurne: Urbieta

Urbieta: Edurne

Beitia: Urbieta

Beraz, Urbietak 4 boto jaso ditu (Txurrurena, Maiderrena, Edurnerena eta Beitiarena) eta Edurnek, bi (Iñakirena eta Urbietarena). Horrela, Maiderrekin batera, Jon Urbieta da talde arrosan arriskuan dagoen bigarren kidea.