Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Beitia, talde arrosan arriskuan dagoen bigarren gutarra
EITB
EITB
Arrosek taldeko beste gutar bat arriskuan jartzeko egindako bozketan, berdinketa izan da Amaiurren eta Beitiaren artean. Azkenean, kuxkuxeroek apurtu dute berdinketa, eta Beitia izendatu dute.
'Gu ta gutarrak' saioaren aurreko atalean, urdinek beraien taldeko bi gutar jarri zituzten arriskuan (Ager eta Eneko), eta gaurkoan talde arrosaren txanda izan da.
Edurnerekin batera jesarleku gorrian eseriko den gutarra aukeratu behar izan dute kuadrilla arrosako gutarrek. Aitor libre geratu da, gutarburua delako; Edurne ere arriskuan dago jadanik, beraz ezin izan dute izendatu; eta, azkenik, Iker jatorrena denez ere arriskutik kanpo geratu da. Beraz, hiru aukera besterik ez dituzte izan: Leku, Amaiur eta Beitia.
Horrela banatu dituzte botoak talde arrosako lehiakideek:
Iker: Beitia
Leku: Amaiur
Amaiur: Beitia
Beitia: Amaiur
Aitor: Beitia
Edurne: Amaiur
Beraz, hiru botorekin, berdinketa izan da Amaiurren eta Beitiaren artean. Honenbestez, Amaia eta Nakor kuxkuxeroen eskuetan egon da bietako bat arriskuan jarri eta bestea salbatzea. Azkenik, Beitia arriskuan jartzea erabaki dute.