Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Ikerrek beteko du Naomik utzitako lekua!

L.A. | EITB.EUS

EITB

Olatzen eta Ikerren artean, bozketa bidez, bigarren aukera nori eman aukeratu behar izan dute bi taldeetako gutarrek. Azkenean, Ikerrek boto gehiago jaso dituenez, berriztarra izango dugu bueltan.

12:19

Iker Loizate 'Gu ta gutarrak' saioan bueltan da. Aurreko atalean Naomik saioa uztea erabaki zuen, eta beraz, talde urdinean Naomiren tokia hutsik geratu zen.

Zazpigarren gutarraren faltan, gutar ohi biren artean aukeratu behar izan dituzte bi taldeetako gutarrek: alde batetik, lehen edizioko Olatz; bestetik, bigarren edizioko Iker. Biak hirugarren edizio honen hasieran ere izan dira, baina lehen astean kanporatu zituzten. Orain, 'Gu ta gutarrak' saioan berriz ere egoteko aukera izan dezakete.

Erabakia, beraz, bi taldeen artean egindako bozketaren bidez hartu dute. Talde urdinean, Ikerrek bi boto lortu ditu (Aitorrena eta Txurrerena, eta Olatzek, 4 (Enararena, Aitzolena, Imanolena eta Irantzurena). Talde arrosan, ordea, Ikerrek jaso ditu boto guztiak.

Duda gabe, bi gutar ohien artean Iker da boto gehien jaso dituena; beraz, Ikerrek bigarren aukera izango du 'Gu ta gutarrak' saioaren hirugarren denboraldi honetan. Hori bai, talde urdinean izango da lehen edizioko gutarrekin batera.