Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Leirek saioan jarraituko du; Goizalde, berriz, etxera
L.A | EITB.EUS
EITB
Gaur 22:15etan hasiko da 'Gu Ta Gutarrak' eta bertan kalean gelditu diren lehiakideen artean nork izango duen bigarren aukera ikusiko dugu.
Gaur, osteguna, 22:15ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en 'Gu ta gutarrak' saioa. Atzo Leire Martinezek aurrera jarraituko zuela jakin genuen eta Goizalde kanpoan gelditu zela. Gaur ordea, kanporatutako lehiakideetako batek bigarren aukera izango du. Nor izango da?
Aurreko asteko osteguneko 'Gu ta gutarrak' saioan bi lehiakide berri sartu ziren: Leire Martinez lehen edizioko gutar ohia eta Goizalde Gonzalez gutar berria. Talde urdinean izan da Leire, eta talde arrosan, Goizalde.
Dena dela, hasieratik esan zitzaien bezala, bietako batentzako tokia besterik ez zegoen; Edurnek utzitakoa, alegia. Gutar horren aukeraketa gutarren ardura izango zela esan zien Julen Telleriak, eta iritsi da eguna. Gutarrek erabaki dute bi lehiakide hauen etorkizuna, eta bozketa bidez egin dute.
Enarak, Leirek, Enekok, Irantzuk, Ikerrek, Lekuk, Aitorrek eta Saraik Leireri eman diote botoa. Imanolek, Beitiak eta Txurruk, berriz, Goizalderi. Hori dela eta, aurrerantzean, Leire eskubide osoko gutarra izango da, eta Goizaldek etxera joan beharko du.
Dena dela, dakizuenez, 'Gu ta gutarrak' saioan inoiz ezer ez da berdin, eta ostegunetik aurrera gutarren atea berriro irekiko da gutar ohi batentzat, kaleratutako gutarrentzat, alegia. Goizalde bera, Ager, Edurne, Aitzol eta Olatz dira edizio honetan kaleratutako gutarrak. Horietako zeinek izango du bigarren aukera?