Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Irantzuk bere kuadrilla jatorrena aukeratu du

L.A | EITB.EUS

EITB

'Gu Ta Gutarrak'en 3. denboraldiaren finala gertu dagoela eta, taldekide guztiek euren kuadrilla jatorrena aukeratu beharko dute. Irantzu izan da lehenengoa lan horretan!

3:37

Irantzu Berasaluzeri egokitu zaio lehen kuadrilla jatorrena aukeratzea. 'Gu Ta Gutarrak' saioaren hirugarren denboraldia amaierara iristen ari da. Hori dela eta, lagun jatorrenak aukeratzeko eskatuko diete lehiakide guztiei.

Lan horretan lehenengoa Irantzu Berasaluze getariarra izan da. Bost gutar aukeratu behar izan ditu, eta, bere ustez, hauek dira jatorrenak: Beitia, Iker, Imanol, Leire Z. eta Eneko. Beitia eta Eneko aukeratzeko orduan ez du inolako dudaerik izan Irantzuk. Bai, ordea, Leire talde horretan sartzerakoan; izan ere, aspaldion ez dute harreman hain estua izan eta asko pentsatu behar izan du bere kuadrilla jatorrenean sartzeko.

enean sartzeko.