Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Jatortxu sarien banaketa

Jatortxu sariak ospatu ditugu 'Gu ta Gutarrak'en

B.F

EiTB

Gutar paketea, gutar pikatia, gutar sexiena eta gutar dantzari onenaren ataletako irabazleen izenak jakin ditugu.

Hirugarren edizioa bukatzeko egunak gelditzen diren honetan, saioak Jatortxu sariak ospatu ditu, gutar unibertsoko saririk ospetsuenak. Gaurkoan, honakoak izan dira banatu diren tituluak: gutar paketearen saria, gutar pikatiaren saria, gutar sexiaren saria eta gutar dantzari onenaren saria.

Jatortxu sarien lehen edizio honetan, lehen sari-banatzaileak Enara eta Imanol izan dira, gutar paketeenaren kategorian. Sari hau jasotzeko hautagaiak Txurru, Eneko, Nakor kuxkuxeroa eta Leire izan dira. Guztiek nahiko paketeak direla erakutsi duten arren, saioan zehar izandako ibilbideagatik, Eneko izan da gutar paketeenaren saria jaso duena. Donostiarra ez da poztu saria jasotzean, bere ustez, Txurru delako paketeetan paketeena.

Bigarren saria gutar pikatienarena izan da. Aukeratzea zaila izan den arren, saioak Irantzu, Leku, Amaia kuxkuxeroa eta Beitia aukeratu ditu sari honetarako izendatu moduan. Azkenean, Goizalde eta Aitorrek aurkeztutako sarian, Leku suertatu da garaile. Aurreko sariarekin gertatu bezala, Leku ez dago ados saioak hartutako erabakiarekin. Bere aburuz, Irantzu da saioan zehar egon den gutarrik pikatiena.

Gutar sexienaren atalean, Leire Zubizarreta izan da garailea. Kuxkuxeroek aurkeztutako sari hau berezia izan da, gutar guztiak izendatuta egon baitira. Denak oso sexiak direla sarritan erakutsi badute ere, Leire da edizio honetako gutar sexiena. Saria jasotzean, hainbeste sexiren artean bera aukeratzeagatik eskerrak eman ditu gutarrak.

Azkenik, Leire eta Ikerrek banatu dute gutar dantzari onenaren saria. Horretarako, izendatuta zeuden gutarrek dantzarako dituzten dohainen erakusketa egin dute. Imanol, Eneko, Leire eta Aitorrek, bakoitzak bere estiloan, gorputza mugitzeko duten trebezia erakutsi dute. Lehia biziaren ostean, garailearen izena emateko momentua heldu da eta? Imanol da gutar dantzari onena! Pozik hartu du durangarrak emandako saria eta bere ?txakal-aitari? eskaini dio.

Guzti hau gutxi balitz, azken unean, platoko over ahotsak ezusteko bisita bat dutela iragarri du. Bat batean, Antton Telleria agertu da, gure aurkezlearen anaia. Baina Antton ez da esku hutsik etorri, Juleni jatorrenetan jatorrenaren sari berezia emateko etorri da. Gainera, Julenek betidanik izan duen karisma erakusteko, txikitako emanaldi baten irudi xelebreak ekarri ditu Anttonek.