Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

21:00etan

Gutarrek itsuen mundua gertutik ezagutuko dute gaur

EITB

Gutarrak pertsona itsuen azalean jarriko dira eta hauen egunerokoa nolakoa den ezagutuko dute ostiral gaueko saioan.

Gutarrak Donostiako ONCEko egoitza bisitatu eta pertsona itsuen mundua gertutik ezagutzeaz gainera, haien eguneroko bizitzan erabiltzen dituzten teknologiak ezagutuko dituzte gaur gaueko 'Gu ta Gutarrak' saioan.

Halaber, Donostiako kaleetan ibili dira gutarrak, begiak estalita,  itsu-makila hartuta. Zer sentitu dute gutarrek begiak estalita, itsututa, kalean zebiltzala?  Nola sentitu dira minutu batzuez pertsona itsuen azalean? Gutarrek bizitako esperientzia eta nola sentitu diren kontatuko digute. Esperientzia aberasgarria eta berezia izan da, eta itsuen eguneroko zailtasunak zeintzuk diren jakiteko baliogarria izan zaie. ONCEko Juanjo San Sebastián teknikariaren laguntza eta argibideak izan dituzte. ONCEren egoitzan argibideak jasotzea oso baliogarria izan zaie gutarrei, eta erakunde honek egiten duen lanari esker, pertsona itsuek eta ikusmen urria dutenek bizimodu normala egitea posible dutela egiaztatu dute.

Bestalde, Imanol San Julian ONCEko langilea ezagutzeko eta bere testigantza entzuteko  aukera ere izan dute gutarrek. ONCEren  kupoiak saltzen lan egiten duen gaztea da Imanol eta 'Gu ta Gutarrak' saioko jarraitzaile sutsua da, saioa egunero ikusten duen gaztea. Nola ikusten du telebista itsu batek? Nola imaginatzen ditu gure gutarrak? Eta platoa? Bere testigantzak hunkitu egin ditu gutarrak eta, Imanol eta lehiakideen artean, adiskidetasun polita sortuko da.

Gutarrek pertsona itsuen bizimodua hurbiletik nola ezagutu duten eta bizi izan duten esperientziaren lekuko izango dira ikus-entzuleak ostiraleko saioan.

'Gu ta Gutarrak' ostiral honetan emitituko da, 21:00etik aurrera, ETB1en.

TB1en.