Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

BOZKETA eta ZOZKETA

Final Handian ezagutuko da nor den, zuen ustez, gutar jatorrena!

L.A. | EITB.EUS

EITB

Errege Bezperan emango dugu jakitera emaitza. Gainera, bozketan parte hartu duzuenon artean, Astore etxearen materiala zozkatuko dugu eta irabazleen izenak ere egun horretan emango ditugu jakitera.

'Gu Ta Gutarrak' saioaren laugarren edizioa azken txanpan sartu da, finalerako bidean, alegia. Errege bezperan, urtarrilaren 5ean, ospatuko da Final Handiaren gala eta, beti bezala, emozioz eta sorpresaz beteriko gaua izango da.

Dakizuenez, Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena osatzen ari gara, eta, aurreko edizioetan egin izan dugun bezala, oraingoan ere, jatorrenaren txapela jantzi duten gutarren artean zuentzat jatorrena zein den jakin nahi izan dugu. Irabazlea lehiakide hauetako bat izango da: Eñaut, Ager, Dunia, Janire, Josu, Lain, Gorka eta Aitor.  Ate-joka dagoen laugarren denboraldiko Final Handian emango dugu jakitera, beraz, nor izan den boto gehien jaso dituen lehiakidea.

Gainera, gutar jatorrena aukeratzeko bozketan parte hartu duzuenon artean, 4 kirol-jertse eta 4 kamiseta zozkatuko ditugu, Astore etxearen eskutik, eta egun horretan bertan emango ditugu jakitera 4 irabazleen izenak (kirol-jertse eta kamiseta bana irabazle bakoitzarentzat). Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Nortzuek osatuko dute Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena? Nork eskuratuko du jatorrenen artean gutar jatorrenaren txapela? Guztia Errege bezperako gau magikoan!