Gu Ta Gutarrak
FINALA
Lain, 4. edizioko gutar jatorrena
L.A. | EITB.EUS
EITB
Gutarzaleen artean egindako bozketan, botoen %37,54 jaso ditu sestaoarrak eta 250 euroko txekea lortu du.
Aurreko edizioetan bezala, jatorrenaren txapela buruan jantzi duten gutarren artean euren faboritoaren alde bozkatzeko aukera izan dute ikus-entzuleek 'Gu Ta Gutarrak' saioaren laugarren edizioa honetan ere. Eñaut, Ager, Dunia, Janire, Josu, Lain, Gorka eta Aitor izan dira gutar horiek.
Guztira 5.000 boto baino gehiago eman dituzte zaleek. Lainek jaso ditu boto gehien (%37,54) eta 250 euroko txekea lortu du sestaoarrak, ikusleen ustez jatorrenetan jatorrena izateagatik. Aurreko bi edizioetan titulu bera eskuratu zuen zuten gutar ohi batek eman dio saria, Lekuk, hain zuzen ere.
Honez gain, zuzenean 60 puntu jaso ditu kuadrilla jatorrenerako sailkapenerako eta aurretik pilatutako puntuekin, kuadrilla jatorrenean sartu da zuzen-zuzenean. Zorionak, Lain!
Astore materialaren zozketako irabazleak
Azkenik, gutar jatorrena aukeratzeko bozketan parte hartu duzuenon artean, 4 kirol-jertse eta 4 kamiseta zozkatu ditugu, Astore etxearen eskutik (kirol-jertse eta kamiseta bana irabazle bakoitzarentzat), eta hemen dituzue 4 irabazleen izenak:
- Idoia Vertiz
- Beñat Vielba
- Ana Mendez
- Enara Ariznabarreta
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!