Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

2017/06/19

22:30

Gu Ta Gutarrak

Final handia

Unai, Lismey, Jon, Maialen eta Xabi, 'GTG Onenak' edizioko jatorrenak

EiTB

Alaitz da, ikus-entzuleen ustez, gutar jatorrena eta bizkaitarrak pozarren hartu du publikoaren babesa. Tabletaren irabazlea, bestalde, Maria Olondo da.

2:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amaitu da 'GTG' saioko seigarren denboraldia. Final handia emozioz beteta egon da eta platoan une zirraragarriak bizi izan dira.

Argitu den aurreneko gauza faboritoa izan da. Alaitz da, ikus-entzuleen ustez, gutar jatorrena eta bizkaitarrak pozarren hartu du publikoaren babesa.

Tablet bat zozkatu dugu botoa eman duzuen guztion artean eta sariaren irabazlea Bermeoko Maria Olondo da. Zorionak eta eskerrik asko Maria!

Kuadrilla jatorrena

Ondoren kuadrilla jatorrena osatzeari ekin diote. Unaik aurreko programan ziurtatu zuen bere lekua, Ixonek hala erabakita. Bigarren gutarraren izena Aritz gutartekoak aukeratu du: Lismey.

Ondoren, gutarren txanda izan da eta Jon Unai eta Lismeyrekin batera eseri da. Kuadrilla osatzen azkenengo gutarra Maialen izan da, Kuxkuxeroek hautatu baitute. Xabi gutarburuak biribildu du kuadrilla. Nafarraren izena patuak erabaki du eta Ixonek 'kiroltasunez' hartu du.

Jatorrenen oporlekua? Aho batez Eivissa aukeratu dute. Zorionak eta ondo pasa kuadrilla!

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;