Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Irati Anda eskalatzailea, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EITB

Iban Garciak, gainera, erronka berriari egingo dio aurre, eta Maddalen Arzallus hitzen zaindaria Gasteizera joango da.

  • Irati Anda eskalatzailea

    Irati Anda eskalatzailea

Gaur gauean, Irati Anda eskalatzailea izango dute gonbidatu ETB1eko 'Gure Kasa'n. Julen eta Antton Telleriaren galderei erantzunez, bere ibilbide profesionala errepasatuko du. Horrez gain, Markel Alberdi igerilari olinpiko eta saioko kolaboratzailearekin eskalatzera joango da.

Bestalde, Iban Garciari erronka berria jarriko diote: pizza bat prestatu beharko du eskurik erabili gabe.

Amaitzeko, Maddalen Arzallus hitzen zaindaria Gasteizen izango da. Koadernoa hartuta, lehengo eta oraingo hitz berezienak jasoko ditu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.