Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Aitor Francesena, surf egokituko munduko lehen txapelduna, gaurko 'Gure Kasa'n

EITB

Horrez gain, Nerabe taldeak 'Starting point', bere bigarren singlea, eskainiko du zuzen-zuzenean.

Gaur gauean, surf egokituko munduko lehen txapelduna izango dute gonbidatu 'Gure Kasa'n, Aitor Francesena Gallo. Surflaria eta surf munduko izar handi askoren maisua izandakoa da zarauztarra. Ikasle mordo bat pasatu dira horren eskolatik. Aste honetan, gainera, ikasle berri bat izan du: Markel Alberdi. Nola moldatuko ote da surfean?

Xabi Unanuek atzerrian wifia hartzeko sekretu guztien berri emango du, eta, amaitzeko, Nerabe taldearen zuzeneko musika emanaldia izango da. Nerabe taldea 2017an sortu zen Donostian, eta arrakasta handia lortzen ari dira. Astearte honetan, beraien bigarren singlea aurkeztuko dute 'Gure Kasa'n: Starting point.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.