Gure Kasa
21:25ean
Garbiñe Biurrun gonbidatu, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Epaile tolosarra gertutik ezagutzeaz gain, gaur-gaurko gaiak jorratuko dituzte berarekin.
-
Garbiñe Biurrun epailea. Argazkia: EiTB.
Gaur gauean Euskal Herriko epailerik ezagunena etorriko da gonbidatu 'Gure Kasa' saiora, Garbiñe Biurrun. Tolosako lehenengo emakumezko epailea izan zen. Oso ongi pasatuko dute harekin, baina gai sakonago eta serioagoei buruz ere arituko dira. ETAren amaierari buruz, Altsasuko kasuaz eta 'La Manada'ko epaiaren inguruan, tartean.
Bestalde, estresari aurre egiteko moduak erakutsiko dizkigu Iban Garciak eta mugikor merkeak aurkeztuko dizkigu Xabi Unanuek.
Maddalen Arzallus 'Hitzen zaindaria' Tolosan izan da eta bertako hitz edota esamolde bitxiak biltzen saiatu da, eta Tolosatik Getariara salto eginez, Mikel Garaizabalek Txomin Etxaniz txakolinaren nondik norakoak emango dizkigu ezagutzera.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.