Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Jasone Osoro izango dute gonbidatu 'Gure Kasa' saioan gaur

EiTB

Bere azken liburua aurkeztera dator Elgoibarko idazle eta kazetaria: 'Ihes', 'Eskularru beltzak' bildumako azken liburua.

Jasone Osoro kazetari eta idazlea elkarrizketatuko dute gaur gaueko 'Gure Kasa' saioan. Bere azken liburua aurkeztera dator elgoibartarra: Ihes, Eskularru beltzak bildumako azken liburua.

Iban Garciak udazkeneko abestien top zerrenda aurkeztuko du, Naiara Gagok jolasean jarriko ditu hiru aurkezleak eta gonbidatua, eta Nerea Aliasek Jasone Osororen irudi bitxienak berreskuratuko ditu ETBko artxibotik.

Musika ere izango da gaurko saioan Aneguriaren eta Liher taldearen eskutik.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.