Gure Kasa
21:30ean
Hilario Arbelaitz sukaldaria, gaurko 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Gastronomia ardatz, Hilario Arbelaitz 'Zuberoa' jatetxeko burua izango da saioan.
-
Hilario Arbelaitz sukaldaria
Musika eta gastronomia ardatz, Euskal Herriko eta munduko sukaldaririk onenetakoa izango da gaurko saioan: Hilario Arbelaitz, 'Zuberoa' jatetxeko burua. Euskal gastronomia tradizionala oinarri, hau berau modernizatu du sukaldariak.
Nerea Aliasek sorpresa asko izango ditu Hilariorentzat. ETBko artxiboan irudi zaharrak aurkitu ditu, eta, horrez gain, 'Oroitzapenen kaxa' ere ekarriko du.
Jon Garate, ostera, kalera irtengo da traste guztiekin, eta tortilla bat egiten ahaleginduko da herritarren laguntzarekin.
Horrez gain, Durangoko Azoka itxi zen atzo, eta Iban Garcia bertan izan da. Aurpegi ezagunak, giroa eta ikusitako guztia laburtuko digu bideo batean.
Bukatzeko, '3zpa4'ko lagunak ere izango dira gurekin, kaleratu berri duten lehenengo diskoa aurkeztu eta eskaintzeko.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.