Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Athletic Clubeko neskak izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Athletic Clubeko Ainhoa Tirapu, Leia Zarate, Damaris Egurrola eta Ainhoa Alvarez jokalariak izango dira 'Gure Kasa'n. Gaur egun, laugarren doa taldea ligan.

  • Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen

    Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB

Athleticeko neskak izango dira gaur 'Gure Kasa' saioan. Lau lehoi eme: Ainhoa Tirapu, Leia Zarate, Damaris Egurrola eta Ainhoa Alvarez. Laugarren doaz orain ligan baina beraien historia laburrean bost liga eta Euskal Herriko sei Kopa irabazi dituzte. Gurekin hitz egitera eta ondo pasatzera gonbidatu ditugu saiora.

Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu lehoiak, eta Nerea Aliasek beraien entrenamendua jarraitu eta partida bat jokatu du Athleticeko neskekin. Ondoren, Asisko Urmenetak eta bere errotulagailuek hainbat kontu margotuko dituzte.

2019a ate-joka daukagunez, Iban Garciak egutegi bat egitea erabaki du. Zer bururatu ote zaio youtuber azkoitiarrari?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.