Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Lucia Lacarra dantzaria, gaur gaueko 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Ballet dantzari zumaiarra Victor Ullateren ballet eskolako zuzendari artistikoa da egun. Saioko solaskideekin batera, bere ibilbidearen errepasoa egitera eta jolastera etorriko da saiora.

  • Lucia Lacarra

    Lucia Lacarra

Lucia Lacarra Euskal Herriko eta mundu mailako dantzaririk onenetakoa izango dute gonbidatu gaurko 'Gure Kasa'n. Nazioarteko saririk garrantzitsuenak jaso ditu azken urteotan, eta gaur egun Victor Ullateren ballet eskolako zuzendari artistikoa da. Orain arte egindako ibilbide luzea errepasatu, jolas egin eta irudi ikusgarriak aztertu egingo dituzte Zumaiako dantzariarekin.

Nerea Aliasek Luciaren lehen irudiak aurkitu ditu ETBko artxiboan, Nahiara Gagok dantza egingo du bere jokoekin, eta kolaboratzaile berri baten laguntza izango dugu Lucia Lacarra hobeto ezagutzeko. Gaztea irratiko Jon Gotzon Aldaparena 'Gure Kasa'ra etorriko da urtarrilaren 8tik aurrera Dagoenean bonbon atala egitera.

Iban Garcia kalera joan da berriz, jendearen aurrean fitness egitera.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.