Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Iratxe Fresneda izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

'Lurralde hotzak' bere bigarren film luzea aurkeztuko du saioan.

  • Iratxe Fresneda, 'Ahoz Aho'n

    Iratxe Fresneda, 'Ahoz Aho'n. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan, Iratxe Fresneda zinema zuzendari, gidoilari, irakasle, ekintzaile feminista eta beste hainbat zeregin dituen emakumea hartuko dute. Zuzendari gisa egin duen bigarren lana aurkeztuko du saioan: Lurralde hotzak.

Nahiara Gagorekin 'pelikuletara' jolastuko dira, baina modu oso bitxian; Jon Gotzon Aldaparenak, berriz, Iratxe Fresneda hobeto ezagutzen lagunduko digu, galdera azkar eta dibertigarrien bitartez, eta Iban Garcia famatuen argazkiak imitatzen ahaleginduko da.

Halaber, Aitor Frantsesenak lagun berri bat aurkeztuko du bere atalean, Igor Villasante futbol jokalaria. Urritasun psikikoa du, baina ez da geldi egoten den horietakoa. Lan egiteaz gain, Genuine Ligan aritzen da Realarekin.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30ean.