Gure Kasa
21:30ean
Modus Operandi taldea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Iñaki Ortiz de Villalba, Andoni Garcia, Julen Barandi, Enrikko Rubiños, Ruben Anton eta Diego Martinez musikariak hartuko dituzte platoan.
-
Modus Operandi taldea. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan, Modus Operandi taldeko kide guztiak izango dituzte. 'Gora gure bihotzak' beren lehen singlea abestuko dute zuzen-zuzenean. Iñaki Ortiz de Villalba, Andoni García, Julen Barandi, Enrike Rubiños, Ruben Anton eta Diego Martínez aski ezagunak dira euskal musika munduan Betagarri, Lauroba eta Vendetta taldeetan ibili direlako aurretik. Beren ibilbidea errepasatu eta talde berriaren nondik norakoak kontatuko dituzte.
Asisko Urmenetak eta bere errotuladoreek ez dute lan makala izango sei gonbidatuak eta beren inguruko bitxikeriak marrazten, Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu guztiak eta Nerea Aliasek bere artxiboa zabalduko du protagonisten irudiak berreskuratzeko.
Iban Garcíak, berriz, musikarekin lotutako challenge bat ekarriko du: 'Buru luzeen dantza', Interneten modan jarri den azken bideoa da. Aurkezteaz gainera, imitatzen ere ahaleginduko da azkoitiarra.
'Gure Kasa' saioa 21:30ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.