Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Joseba Ezkurdia izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Lau T'erdiko Txapelketa bi urtez jarraian irabazi duen pilotaria gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Joseba Ezkurdia pilotaria, lau t'erdiko finala irabazi ostean, prentsaurrekoan

    Joseba Ezkurdia, EiTBren bideo batetik hartutako irudian

Pilota kontuak izango dituzte hizpide gaur 'Gure Kasa' saioan Joseba Ezkurdia lau t'erdiko txapeldunarekin. Bi urtez jarraian irabazi du arbizuarrak kaiolako txapelketa, eta, iaz, binakako txapela ere eskuratu zuen. Orain arte ibilbide profesionalaz eta aurrera begira dituen helburuez mintzatuko dira berarekin. 

Ezkurdiaren abesti kuttunenak entzutearekin batera, Marta Elvira Arbizura joango da bere inguruan Potilleatzera

Bestalde, Ainhoa Sanchezen eskutik Jagoba Manterola argazkilaria ezagutuko dugu eta Joseba Belokik Euskal Telebistako aurkezle izandako Ruth Martinez elkarrizketatu du, Donostian. 

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.