Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Kirmen Uribe idazlea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

'17 segundo' poesia liburuaz eta bere ibilbideko beste liburu eta proiektuez arituko da.

  • Kirmen Uribe idazlea

    Kirmen Uribe idazlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Euskal literaturako idazle oparoenetako bat izango da gaurko 'Gure Kasa'ko gonbidatua: Kirmen Uribe. Orain New Yorken bizi den arren, Euskal Herrira etorri da bisitan, eta tarte txiki bat hartu du 'Gure Kasa'ra hurbiltzeko. 17 segundo poesia liburua plazaratu berri du idazle ondarroarrak. 17 urtean zehar idatzitako poemak biltzen dira bertan, eta Kirmenen hitzetan 'argitasunetik abstrakziorako bidaia' proposatzen da. Azken lanaz jarduteaz gain, orain arte idatzitako liburuez eta etorkizunera begira dituen proiektuez ere arituko dira.

Gainera, saioan ez da sorpresarik faltako, izan ere, Izaskun Moyanok opari bat prestatu dio Kirmen Uriberi, eta, horretarako, lagun eta familiarekin dituen oroitzapen kuttunenen bila joan da Kirmenen herrira, Ondarroara. Marta Elvira, bestalde, 'potilleoan' ibili da Ondarroa inguruan, eta Kirmenen sekretuak ezagutzeko aukera izan du. Azkenik, Maddalen Arzallus, abestien zaindari lanetan, Getxo aldera joan da itsasoari buruzko kantuen bila.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.