Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Garbiñe Biurrun izango da gaurko gonbidatua "Gure Kasa"n

EiTB

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratuaren ibilbidea eta alderik pertsonalena ezagutuko dute.

  • Garbiñe Biurrun

    Garbiñe Biurrun. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

"Gure Kasa" saioaren emakumeen aste berezi honetan, Garbiñe Biurrun epailea izango dute gaur gonbidatu. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean.

Biurrunek oso "epaile zorrotzen" iritziak entzun beharko ditu Garate Kids atalean. Euskal haurrek ezagutzen al dute Biurrun? Zer uste dute haren lanaz?

Jolasean jarriko dute euskal epailea, eta, Potilleoa atalean, non eta norekin egoten den jakingo dugu.

"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.