Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Jon Arretxe euskal idazlea izango da gaurko gonbidatua "Gure Kasa"n

EiTB

Bere azken lana, 'Mesfidatu hitzez' eleberria, aurkeztuko du.

  • Jon Arretxe idazlea.

    Jon Arretxe idazlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur gauean, Jon Arretxe euskal idazle, bidaiari, opera-kantari eta piano-jotzailea izango dute "Gure Kasa"n gonbidatu. Hogeita hamar liburutik gora idatzi ditu basauriarrak: nobelak, narrazioak, haur eta gazteentzako ipuinak, bidaia-liburuak... Asteartean, bere azken lana aurkeztuko du: Mesfidatu hitzez eleberria. Halaber, idazleak hainbeste trebetasun dituenez eta bidaiari iaioa denez, gauza asko ditu kontatzeko.

Marta Elvira eta Joseba Beloki kolaboratzaileak ere izango dira saioan, eta azken hori sorpresa batekin dator: futbol liga jokalari eta entrenatzaile moduan irabazi zuen lagun bat ekarriko du; nor ote da? Horrez gain, 18 urterekin atal berria estreinatuko dute, bi belaunaldi uztartuko dituen atala. Batetik, Arretxe bera izango dute, eta, bestetik, hemezortzi urteko lagun bat etorriko da, gonbidatuak hemezortzi urte bete zituen garaiaren eta egungoaren arteko ezberdintasunak aztertzeko. Nolakoa ote zen 18 urteko Jon Arretxe?

"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.