Harian
22:30ean
'Harian' elurretara joango da asteburu honetan
A.H.
EITB
Saioa Aragoiko Pirineoan izango da, eta bertan eskia praktikatzera joaten diren euskaldunekin izango da.
'Harian' saioa elurratera joango da gaur gauean. Urtero, neguan, euskaldun asko inguruko eski-estazioetara joaten dira euren kirol kutunena praktikatzera. Eskiatzaileentzat Aragoiko Pirinioak dira alderik gogokoenetariko bat bertako estazio eta jarduera ugariek aukera zabala eskaintzen dietelako. Hori dela eta, euskaldun askok bigarren etxebizitza dute Jakan.
Jaka eta inguruetan dauden euskaldun askorekin hitz egin dute Oihane Mateosek gidatzen duen saioan, bai oporretan daudenekin baita aspalditik han bizi direnekin ere.
'Harian' gaur gauean emitituko da 22:30etik aurrera ETB-1en.