Harian
22:30ean
Euskal enpresen etorkizunerako planak hizpide, gaurko 'Harian'
A.H.
EITB
Made in Euskadi izenpean, Euskal enpresa oso ezberdinak ezagutuko ditu saioak, eta krisiaren aurrean gogor saiatzeko bakoitzaren plan eta estrategia ezagutuko dute.
Euskal enpresak gogor saiatzen ari dira krisitik ateratzeko. Egoera ekonomikoa ona ez izan arren, enpresariak euren produktuak saltzeko bide berriak urratzen ari dira. "Harian" saioa hainbat enpresatara joango da igande honetan. Batzuk, merkatu-txoko bila dabiltza eta besteek, ordea txokoa badute, baina mantendu beharrean aurkitzen dira. Tartean, betiko enpresa batzuk nazioartean zabaldu nahian aurkituko ditu saioak; enpresaburu berrien ideia berritzaileak ezagutuko dituzte; eta beste batzuk, ordea, bide bila sektore lehiakorretan euren tokia aurkitzeko egiten dituzten ahaleginak aztertuko dituzte. Horietako askorekin egon da Oihane Mateos, eta euren etorkizunerako proposamenak partekatu ditu.
"Harian" gaur gauean emitituko da 22:30ean, ETB-1en.