Harian
22:25ean
Neska kirolariak protagonista, gaurko 'Harian' saioan
A.H.
EITB
Kirola eta emakumearen artean oraindik dirauten topikoak aztertuko ditu saioak.
Aste honetako "Harian" saioak emakume kirolariak hartuko ditu protagonista, izan ere topiko asko daude oraindik kirolaren eta emakumearen artean. Jende askok oraindik kirol batzuk neskentzako egokiak ez direla uste du, eta emakumezkoen kirolak gizonezkoenak baino arrakasta gutxiago dute publikoaren artean.
Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren oihartzuna luzatuz, "Harian"ek gaia sakonean aztertuko du. Lehen, bazirudien kirola mutilen kontua baino ez zela, baina azken urteotan gero eta neska gehiago animatzen dira kirola egitera. Egun, ia kirol guztietan aurki ditzakegu emakumezkoak, bai bakarkakoetan, bai taldekakoetan.
"Harian" gaur gauean emitituko da 22:25etik aurrera ETB-1en.