Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

22:15ean, ETB1en eta online

Eskuz Binakako finala hizpide, gaur gauean, 'Herri People' saioan

A.H. | EITB

Ibon Gaztañazpi, finala jokatuko duten pilotariekin ez ezik, material hautatzaileekin, epaileekin, esatariekin eta txapeldun ohiekin arituko da.

0:15

Gaurko 'Herri People' saioa Eskuz Binakako Txapelketako finalaren atarian murgilduko da, eta norgehiagokaren protagonistak hartuko ditu hizpide.

Ibon Gaztañazpik partida erabakigarrienaren prestaketak gertu-gertutik bizitzeko aukera izango du, eta ez bakarrik asteburu honetan aurrez aurre egongo diren pilotarien ikuspuntutik; material hautatzaileak, epaileak, esatariak eta txapeldun ohiak ere azalduko dira 'Herri People' saioko atal berezi honetan. Denek emango dute euren bizipen eta iritzien berri, Bizkaia frontoian egingo den norgehiagoka garrantzitsuaren harira.

'Herri People' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.